23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako ekipamendu mikroinformatikoa erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egin duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C15/2000.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: ekipamendu mikroinformatikoa erostea.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma: lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 50.144.000 pta.

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera- lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948)169016

d) Telefaxa: (948)169661

6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko toki- egunak.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko otsailaren 12ko 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen pleguan agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Errejistro Orokorra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

7.-Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzargela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Eskaintzak baldintza pleguko irizpidei jarraituz ebaluaturik, Errektoretzako iragarki oholean argitaratuko dira proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna, ordua eta tokia, ireki baino 48 ordu lehenago gutxienez.

8.-Iragarkien gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

-2000ko abenduaren 21ean igorri zen Europako Batasuneko Egunkari Ofizialera.

Iruñean, bi milako abenduaren hemeretzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0012130