23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Ezin izan dira jakinarazi ondoren aipatzen diren trafikoaren arloko zehapen espediente eta karguen pleguak. Jakinarazpen horren ordez iragarki hau Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluaren arabera.

Ustezko arau-hauslea: Elcarte Revestido, Luis María. Ibilgailua: NA-1742-BD. Eguna: 2000-11-1. Hautsiriko araua: ZEOko 91.2 m artikulua. Tokia: Ardazko bidea, 27, Gorraitz. Kalifikazioa: larria. Instruktorea: Ernesto Kahle, Udal honetako zinegotzia.

Ustezko arau-hauslea: Orradre Amézqueta, Pedro José. Ibilgailua: NA-3499-AU. Eguna: 2000-9-29. Hautsiriko araua: TSLko 39.2 artikulua. Tokia: Ardazko bidea 3, Gorraitz. Kalifikazioa: arina. Instruktorea: udaltzaingoaren arduraduna.

Ustezko arau-hauslea: Comas Roteta, Francisco Javier. Ibilgailua: NA-8080-N. Eguna: 2000-10-3. Hautsiriko araua: ZEOko 91.1 artikulua. Tokia: Ubarmin klinika, Elkano. Kalifikazioa: arina. Instruktorea: udaltzaingoaren arduraduna.

Aditzera ematen da interesatuek instruktorea errefusatzen ahalko dutela, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28 eta 29. artikuluetan xedatu bezala.

Halaber, plegu hau jakinarazi eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean, espedientea aztertu ondoren, kopiak eskatzen, frogak proposatzen eta beren eskubide eta interesen alde bidezkotzat jotzen dutena alegatzen ahalko dute.

Eguesibarren, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0100961