23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Hasierako onespena, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntzak egiteko espedienteari

Los Arcosko Udalak, 2001eko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntzak egiteko espedientea. Hona laburpena:

-Aurrekontuko aldaketak:

1 4512 60104 kontusaila. Proiektu turistikoa: 3.678.343.

Aldaketak, guztira: 3.678.343.

-Finantziazio iturriak:

1 75502 kontusaila. Turismoa sustatzeko dirulaguntza: 3.678.343.

Finantziazio iturriak, guztira: 3.678.343.

Diruzaintzako gerakinaren kargura: 0.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluari jarraikiz, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkeztu ahal ditzan.

Erreklamaziorik egin ezean, honela onetsitako espediente hau behin betikoz onetsitzat eta horren laburpena argitaratzeko izapidea betetzat joko dira.

Los Arcosen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100954