23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Hasierako onespena, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrean transferentzia positiboak sortzeko espedienteari

Los Arcosko Udalak, 2001eko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean transferentzia positiboak sortzeko espedientea. Hona laburpena:

-Aurrekontuko aldaketak:

1 4511 625 kontusaila. Inbertsioa, liburutegiko ekipamendua: 37.723.

1 432 623 kontusaila. Inbertsioa, hirigintzako makinak: 314.500.

1 4511 22607 kontusaila. Kultur jarduerak: 2.900.000.

1 432 131 kontusaila. Lan-kontratudunak (Hiriko maiorala): 73.619.

1 314 16001 kontusaila. Gizarte Segurantza: 505.531.

Aldaketak, guztira: 3.831.373.

-Finantziazio iturriak:

1 432 60103 kontusaila. Inbertsioa, kale eta bideak: -3.831.373.

Finantziazio iturriak, guztira: 3.831.373.

Diruzaintzako gerakinaren kargura: 0.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluari jarraikiz, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkeztu ahal ditzan.

Erreklamaziorik egin ezean, honela onetsitako espediente hau behin betikoz onetsitzat eta horren laburpena argitaratzeko izapidea betetzat joko dira.

Los Arcosen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100953