23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

122/2001 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez "Cortesko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden maila bereko pasaguneak kentzea" izeneko proiektua onetsi, desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen da.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Cortesko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden maila bereko pasaguneak kentzea" izeneko proiektu teknikoa onets dadin. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 115.582.147 pezetakoa da (694.662,69 euro), eta hiru hilabetetan egin behar dira lanak.

Egin beharreko lanak zehaztu dira proiektuan; trenbide gaineko pasabide bat egiteko lanak dira, eta horrez gain pasabide hori 59/260 k.p.an dagoen maila bereko pasagunearen inguruan trenbidearen bi aldeetan dauden bideen sarearekin lotzeko. Obra proiektatua egiteak maila bereko bi pasagune horiek ixteko bidea emanen du; izan ere, sarrera emana geldituko baita gaur egun bi pasabide horietakoren batez baliatuz sartzen den finka guztietara.

Obrek ukitutako zerbitzu eta instalazio guztiak lehen zeuden moduan uztea.

Azkenik, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostenean adierazi du, Departamentuak proiektuko lanak ekitaldi honetan hasi nahi dituenez eta, bestalde, lizitazioaren aurreko fase gisa, beharrezkoa dela lanek ukituriko ondasun eta eskubideen eskuragarritasuna kudeatzea.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DU:

1. Onespen teknikoa ematea "Cortesko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden maila bereko pasaguneak kentzea" izeneko proiektuari.

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuaren bulegoetan eta Cortesko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Cortesko Udalari jakinarazi eta proiektuaren ale bat igortzea; jakinaraziko zaie, halaber, Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren seian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

"ZARAGOZA-ALTSASU TRENBIDEAN, CORTESKO UDAL MUGAPEAN, 59/260 ETA 60/684 K.P.ETAN DAUDEN MAILA BEREKO PASAGUNEAK KENTZEA"

Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehaztu eta banakatua

1 GIL GARCIA, JOSE

PZA. ESPAÑA, 2 500 8 238 ALOR INT.

CORTES

2 GABAS AGUERRI, M.ª PILAR

PZA. MAYOR, 8-3.º 2 278 8 237 ALOR INT.

CORTES

3 CONTINENTE MODREGO, ANGEL

C/ RIBERA NAVARRA 460 8 239 ALOR INT.

CORTES

4 ROY URZAIZ, RAFAEL

C/ LAVADERO 128 8 236 ALOR INT.

CORTES

5 GARCIA DE PABLO, JOSE

C/ LA CONCORDIA 1388 8 240 ALOR INT.

CORTES

6 SEBASTIAN ASIN, SANTIAGO

SEBASTIAN ASIN, TERESA

C/ CERVANTES, 42 935 8 241 T. LABOR INT

CORTES

7 GABAS AGUERRI, CARMEN

C/ LAVADERO 1330 8 242 ALOR INT.

CORTES

8 MARTINEZ HUERTA, JUAN JOSE

C/ SAN FCO. JAVIER, 32 918 8 243 ALOR INT.

CORTES

9 CALVILLO CASTRO, JOSE

C/ TUDELA 1881,5 8 244 ALOR INT.

CORTES

10 RENFE

C/ ESTACION, S/N 503,5 8 245 ALOR INT.

PAMPLONA

11 RENFE

C/ ESTACION, S/N 662 8 99 LARREAK

PAMPLONA

12 BELIO HUERTA, FRANCISCO

C/ SAN JUAN 432 8 98 ALOR INT.

CORTES

13 BAIGORRI BUÑUEL, ANASTASIO

C/ DE LA CONSTITUCION 1188 8 97 ALOR INT.

CORTES

14 BELIO URSAIZ, FELIX

C/ DE LA CONSTITUCION, 2 1848 8 96 ALOR INT.

CORTES

15 ARAIZ MARTINEZ, JOSEFINA

C/ LAVADERO, 23 900 8 95 ALOR INT.

CORTES

16 GARCIA ABAD, MARIO

C/ EXTRAMUROS, S/N 724,5 8 94 ALOR INT.

CORTES

17 RODRIGUEZ LOSTADO, FAUSTA

C/ CARLOS III 1260 8 93 ALOR INT.

CORTES

Iragarkiaren kodea: A0101412