23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A N T Z A

Hasierako onespena ur horniduraren tasen ordenantzari

Azantzako Kontzejuak, 2000ko abenduaren 30eko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

"Ikusirik espedientean jasotako udal ordenantzaren proiektua, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 262, 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Kontzeju honek, legeak eskatutako gehiengoarekin, erabaki du:

1.-Hasiera batez onestea ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

2.-Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iragan eta ez bada erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da."

Azantzan, bi milako abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Javier Munárriz Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: A0100949