23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Hasierako onespena hirigintza hitzarmenari

Alkatetza honek, 2001eko urtarrilaren 22an, honako ebazpena eman zuen:

Ikusirik Udal honen eta Promociones Razma, S.A. enpresaren arteko hirigintza hitzarmena, zeinak 2. poligonoko 270 eta 271. lurzatietan etxebizitzak sustatzea baitakar.

Ebatzi dut:

a) Hasiera batez onestea aipatu hirigintza hitzarmena.

b) Hitzarmen hori jendaurrean jartzea 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 141.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratu daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Agoitzen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0100948