23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Hasierako onespena, herriko arau subsidiarioetako 2. poligonoko 270 eta 271. lurzatien borondatezko birzatiketari

Alkatetza honek, 2001eko urtarrilaren 22an, honako ebazpena eman zuen:

Ikusirik herriko arau subsidiarioetako 2. poligonoko 270 eta 271. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua eta espedienteko dokumentazioa, Promociones Razma, S.A. enpresak aurkeztua, eta eragozpenik ez izaki.

Ebatzi dut:

a) Hasiera batez onestea herriko arau subsidiarioetako 2. poligonoko 270 eta 271. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua.

b) Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

c) Erabaki honen berri ematea zerikusia dutenei eta iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratu daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Agoitzen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0100947