23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsirik

Ribaforadako Udalak, 2000ko azaroaren 13ko osoko bilkuran, 2000ko udal aurrekontu arrunta aldatzeko espedienteak hasiera batez onetsi zituen.

Hasiera bateko onespenaren iragarkia 2001eko urtarrilaren 3ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik jendaurrean egoteko epea bukatu da, eta auzo edo interesatu batek ere ez du erreklamaziorik aurkeztu. Bidezko da ondoren aipatzen diren aldaketak behin betikoz onestea.

-0110-31001 kontusaila "Nafarroako Aurrezki Kutxaren maileguaren korrituak" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 30.000 pezeta, zenbateko hori "Industrialdea" izeneko 5610-60101 kontusailetik transferituz finantzatua.

-0110-31002 kontusaila "BBVren maileguaren korrituak" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 575.000 pezeta, zenbateko hori "Industrialdea" izeneko 5610-60101 kontusailetik transferituz finantzatua.

-0110-31003 kontusaila "La Caixaren maileguaren korrituak" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 225.000 pezeta, zenbateko hori "Industrialdea" izeneko 5610-60101 kontusailetik transferituz finantzatua.

-1110-1001 kontusaila "Gobernu kargudunen izendapena" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 700.000 pezeta, zenbateko hori "Industrialdea" izeneko 5610-60101 kontusailetik transferituz finantzatua.

-1110-23001 kontusaila "Gobernu kargudunen dietak eta kilometroak" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 200.000 pezeta, zenbateko hori "Industrialdea" izeneko 5610-60101 kontusailetik transferituz finantzatua.

-3140-16001 kontusaila "Kontratupeko langileen gizarte segurantza" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 425.000 pezeta, zenbateko hori "Gizarte laguntza" izeneko 1210-22601 kontusailetik transferituz finantzatua.

-1210-64900 kontusaila "Programa informatikoak" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 240.000 pezeta, zenbateko hori "Plazarako harmailak" izeneko 4320-62101 kontusailetik transferituz finantzatua.

-4220-62501 kontusaila "Ikastetxeko errezelak" izenekoa. Kreditu berezia, 650.000 pezeta, zenbateko hori "Plazarako harmailak" izeneko 4320-62101 kontusailetik transferituz finantzatua.

-4320-62501 kontusaila "San Francisco Javier plazako kanpoko eskailerak" izenekoa. Kreditu berezia, 2.450.000 pezeta. Honela finantzatuko da: 1.150.000 pezeta "Plazarako harmailak" izeneko 4320-62101 kontusailetik transferituz eta 1.300.000 pezeta "Nafarroako Gobernuak harmailetarako langabetuendako emaniko dirulaguntza" izeneko 75507 kontusailetik datozen dirusarrera berriekin.

-4521-62201 kontusaila "Aldageletarako materialak" izenekoa. Kreditu gehikuntza, 8.000.000 pezeta. Honela finantzatuko da: 2.500.000 pezeta "Kirol pistak" izeneko 4521-60101 kontusailetik transferituz eta 5.500.000 pezeta "Lurren salmenta" izeneko 60901 kontusailetik datozen dirusarrera berriekin.

Ribaforadan, bi milako urtarrilaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0100936