23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udalak, 2000ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzako 4. artikulua aldatzea behin betikoz erabaki zuen. Bidezko da aldaketa hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzako 4. artikulua honelaxe geldituko da:

"Hauxe da MUR eremuetan ordenantza honek arautzen duen aparkaldi mugaturako ezartzen den ordutegia:

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera: 8:30etik 14:00ak arte; 16:00etatik 20:00ak arte. Larunbatetan: 8:30etik 14:00ak arte.

Igandeetan, jaiegunetan eta uztailaren 6tik 15era bitarte, biak barne, ez dago inolako mugarik.

MUR eremuetan bertan bizi ez direnek eta aparkatzeko murriztapenak dituztenek ez dute behin ere aparkatzerik izanen.

Udalak, osoko bilkuran, erabakitzen ahalko du aparkatzeko ordutegiak aldatzea".

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0100945