23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Aurrekontua aldatzeko espedienteak hasiera batez onetsirik

Miranda-Argako Udalak, 2000ko abenduaren 26ko osoko bilkuran, Miranda-Argako aurrekontua aldatzeko 3/2000 espedientea eta Miranda-Argako Virgen del Castillo zahar-etxea erakunde autonomoaren aurrekontua aldatzeko 2/2000 espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen.

Aurrekontuak aldatzeko espedienteak Herriko Etxeko idazkaritzan izanen dira, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzoek eta interesatuek, espedienteak aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan xedaturikoarekin bat. Foru Dekretu haren bidez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatu zen.

Miranda-Argan, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0100934