23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Plantilla organikoa aldaturik

Miranda-Argako Udalak, 2000ko urriaren 27ko osoko bilkuran, Udaleko plantilla organikoa aldatzea erabaki zuen, aho batez, haietarako lanpostu huts batzuk lan eskaintza publikoan sartu eta lan kontratupeko langile finkoak kontratatzeko. Plantilla hori 1999ko abenduaren 10ean onetsi zen eta 2000/1/28ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

Aldi baterako lan kontratupeko langileak

Gidaria-zerbitzu anitzetako enplegatua. Zenbat: 1. Sarrera: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi osoa.

Garbitzailea. Zenbat: 1. Sarrera: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi ez osoa, garbiketa sektorearekiko hitzarmenaren arabera.

Espedientea jendaurrean izanen da, hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, auzoek edo interesatuek, aztertu ondoren, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.2 artikuluarekin bat, erreklamaziorik aurkezten ez bada, jendaurrean egoteko epea bukatutakoan, behin betikoz onetsiko da.

Miranda-Argan, bi milako abenduaren hamabostean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0100933