23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Alkatetzaren 1/2001 Dekretua, urtarrilaren 12koa

2001eko urtarrilaren 12an, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

"Udal Erregelamendu Organikoak 23. artikuluan (4, 5 eta 6. puntuetan) eta 34, 35 eta 36.etan zinegotzi eskuordeen araubidea arautzen du; eta 82.etik 86.era bitarte, berriz, eskuordetutako eskurantzak erabiltzeko araubide orokorra.

23.4 artikuluak ezartzen du alkateak eskuordetze generikoak egin ditzakeela udal jardueraren zenbait alorren gainean, Gobernu Batzordeko kideentzat, eta baita eskuordetze bereziak ere edozein zinegotziri, aipatu alorretako zenbait afera zuzendu eta kudeatzeko, nahiz eta Batzordekoak ez izan.

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaz onetsitakoak, 43.4 artikuluan eta Udal Erregelamendu Organikoak 23.6 b) artikuluan ezartzen dutenez, zerbitzu jakin baterako izan daitezke delegazioak, eta delegatzen diren ahalmenenetan zerbitzuen barne zuzendaritza eta kudeaketa sartzen dira, baina ez administrazio egintzak agintzekoa, hirugarrenengan eragina badute, horiek Alkatearen edo, behar denean, arloko zinegotzi eskuordearen ardura izanen baitira, Udal Erregelamendu Organikoaren aipatu artikuluan ezartzen den bezala.

Udal Erregelamendu Organikoaren 25. artikuluak Udalaren administrazio zerbitzuen antolaketa finkatzen du arloen arabera. Eta horri jarraikiz, 1999ko uztailaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Tuterako Udalaren egitura organiko-administratiboa eta funtzionala onetsi zen. Egitura hori hein batean aldatu zen, 2000ko abenduaren 22ko osoko bilkurako erabakiaren ondorioz.

Hortaz, aipatu egitura hein batean aldatu denez, eta Alkatetza honi ahalmena eman zaionez hartan agindutakoa betetzeko behar diren neurri guztiak hartzeko, beharrezkotzat jo da Alkatetza honek garai batean egindako eskuordetzeetan hainbat egokitzapen eta aldaketa egitea, hura osatzen duten unitate administratiboek ongi funtzionatzen segitu ahal izateko.

Ahalmen horiek erabiliz, eta arlo hau arautzen duten toki araubideko gainerako legezko xedapenak ikusirik,

Dekretatu dut:

Lehenbizikoa.-Uztailaren 12ko 12/99 Dekretuaren bidez José María Navarro Fandos jaunari egindako eskuordetzea aldatzea. Aldaketa horren ondorioz, 2001eko urtarrilaren 12tik aitzina, Ogasuneko arazoen barne zuzendaritza eta kudeaketa dagozkio aipatu zinegotziari, baina ez du ahalmenik izanen hirugarrengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko.

Bigarrena.-Eskuordetze berezia duen zinegotziak, aldez aurretik txostena emanen du Alkatetza honek Ogasuneko arazoei buruz hartu behar dituen ebazpenei buruz. Halaber, Gobernu Batzordeari aurkezten zaizkion txostenak, erabakirako proposamena eta guzti, aipatu zinegotzi eskuordeak izapidatu eta proposatuko ditu.

Hirugarrena.-Alkateak emandako eskuordetzeak Dekretu honen dataren biharamunetik hartuko du indarra, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Halaber, eragina izateko, eskuordeak onartu beharko du. Eskuordetzea erran gabean onartutzat joko da, Dekretua jakinarazi eta biharamunetik hiru egun baliodunen buruan, eskuordetzea onartzen ez duela Alkatetza honetan adierazten ez badu.

Laugarrena.-Dekretu honen berri eman bekio Udaleko osoko bilkurari, jakinaraz bekio ukitutako korporaziokideari eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Dekretu honen sinaduraren biharamunetik indarra hartuko badu ere".

Tuterako alkate udalburuak agindu eta izenpetu du, Tuteran, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabian, idazkaria naizen honen aurrean. Fedea ematen dut.

Alkatea, Luis Campoy Zueco. Iidazkaria, Enrique Mateo Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0100909