23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

91/2001 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Tutera-Tauste NA-126 errepideko zorua, Fustiñana eta Zaragozako probintziako muga artean, egokitu eta sendotzeko lanak (11+500 k.p.tik 23+000 k.p.ra)" obrak adjudikatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da urtarrilaren 24ko 91/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "Tutera-Tauste NA-126 errepideko zorua, Fustiñana eta Zaragozako probintziako muga artean, egokitu eta sendotzeko lanak (11+500 k.p.tik 23+000 k.p.ra)".

-Adjudikazio-mota: enkantea.

-Adjudikazioaren prezioa: 120.548.095 pezeta (724.508,64 euro).

-Epea: 90 egun natural.

-Adjudikazio-hartzailea: Hormigones Asfálticos de la Ribera, S.A.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0101206