23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

16/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Fabiola Recalde De Carlos andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko El Vergel Zaharretxeko Kudeaketa Administratiboaren bulegoburu izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idazatian ezartzen du atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak

AGINDU DU:

1. artikulua. Fabiola Recalde De Carlos andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko El Vergel Kudeaketa Administratiboaren bulegoburu izendatzea.

2. artikulua. Foru Agindu hau igortzea interesatuari, El Vergel Zaharretxeko Zuzendaritzari, Nomina Bulegoari, Langileri Zerbitzuko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari eta bertako Giza Baliabideen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0101204