22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

120/2001 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 k.p.an, Bakaikuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektua onetsi, desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 k.p.an, Bakaikuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektu teknikoa onets dadin. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 189.047.585 pezetakoa da (1.136.198,87 euro), eta bost hilabetetan egin behar dira lanak.

Egin beharreko lanak zehaztu dira proiektuan: 680 metroko bide berri bat egitea, trenbidea gaineko pasabide batetik zeharkatuko duena 226/140 k.p.an; bide hori inguru horretako bideen sarean sartuko denez, orain finka, etxe eta instalazio batzuetara iristeko erabiltzen den 226/295 k.p.ko pasabidea ordeztuko du; pasabidea betiko itxi ahalko da proiektuko lanak bukatutakoan.

Azkenik, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostenean adierazi du, Departamentuak proiektuko lanak ekitaldi honetan hasteko asmoa duela, eta lizitazioaren aurreko fase gisa, beharrezkoa dela lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen eskuragarritasuna kudeatzea.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 k.p.an, Bakaikuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektuari. Kontrata bidez egiteko aurrekontua 189.047.585 pezetakoa da (1.136.198,87 euro), eta egiteko epea 5 hilabetekoa.

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun baliodunez. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuaren bulegoetan eta Bakaikuko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Bakaikuko Udalari jakinarazi eta proiektuaren ale bat igortzea; jakinaraziko zaie, halaber, Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

BAKAIKUKO UDALERRIA

BA-01 CONSTRUCCIONES BAKAIKOA, S.L. MALDAIKO LARRAINA, 6. - BAKAIKU 92 2 93 HIRI LURZORUA

BA-02 BAKAIKUKO UDALA SANTIO PLAZA, 19. - BAKAIKU 5 2 94 HIRI LURZORUA

BA-03 ANSO ZUNZARREN, MARIA ITZIAR SANTIOALDE, 1. - BAKAIKU 592 2 65 ALORRA

BA-04 URTEAGA ORTIZ, FELIX IGNACIO ELIZAZPI KALEA, 5. - BAKAIKU 923 2 20 ALORRA

BA-05 AYESTARAN ERDOCIA, SANTIAGO SANTAKIZ, 1. - ETXARRI-ARANATZ 1.486 2 17 ALORRA

AYESTARAN ERDOCIA, JUAN MANUEL MUNDIÑO, 1. - ETXARRI-ARANATZ

BA-06 OTAMENDI FERNANDEZ, JOSE BARRENKALE, 2-A. - BAKAIKU 1.463 2 92B ALORRA

BA-08 BAKAIKUKO HERRILURRA SANTIO PLAZA. - BAKAIKU 193 2 15 HARITZ MOTZ.

BA-09 URRIZA ANSO, FELISA GALTZADA. - BAKAIKU 4.247 2 18 BELARDIA

URRIZA ANSO, SATURNINO SAN BENITO, 7. - BAKAIKU

URRIZA ANSO, MARIA TERESA NAGUSIA, 26. - ARBIZU

BA-10 LOPEZ-ZUBIRIA LARRAZA, AGUSTIN 35 2 19 ALORRA

BA-12 RENFE NAFARROAKO ONDARE BURUTZA GELTOKIA. - IRUÑA 187 1 63 BELARDIA

BA-14 SARASOLA FERNANDEZ, MARIA SAGRARIO NAFARROAKO ETORB. - DONOSTIA 3.882 1 47 ALORRA

BA-15 ROMERAL ESCOBAR, ENRIQUETA MALKAIKO LARRAINA, 6. - BAKAIKU 8 1 44B ALORRA

BA-16 GOICOECHEA SANSON, EMILIO SANTIO PLAZA. - BAKAIKU 258 1 50 ALORRA

BA-17 ARBIZU LOPEZ-ZUBIRIA, MANUEL SANTIAGO. - BAKAIKU 672 1 49 ALORRA

BA-18 ARANO ZUNZARREN, MARIA LOURDES IRIONDO, 3. - BAKAIKU 1.390 1 48 A BELARDIA

BA-19 ANSO FERNANDEZ, ANA BIDEBERRIALDE, 23-1.º I. - BAKAIKU 3.460 1 43 ALORRA

LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA, JUAN MARIA GOIKOERREKA, 1. - BAKAIKU

GOÑI ONDARRA, MARIA PILAR GOIKOERREKA, 1. - BAKAIKU

LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA, SANTIAGO BIDEBERRIALDE. - BAKAIKU

BA-20 ANSO URRIZA, VICTORIA ZUBIBERRI. - EUGI 506 1 42 ALORRA

BA-21 GAINZA BAZTARRICA, JOSE MARIA GALTZADA, 1. - BAKAIKU 1.514 1 41 HIRI LURZORUA

BA-23 BAKAIKUKO HERRILURRA SANTIO PLAZA. - BAKAIKU 128 1 39 LARREAK

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

ZABORTEGIEK UKITURIKO LURZATIAK

BAKAIKUKO UDALERRIA

BA-19 ANSO FERNANDEZ, ANA 3.460 1.929 1 43 ALORRA

LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA, JUAN MARIA

GOÑI ONDARRA, MARIA PILAR

LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA, SANTIAGO

Iragarkiaren kodea: A0101315