22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

119/2001 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 142/202 k.p.an, Puiuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektua onetsi, desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 142/202 k.p.an, Puiuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektu teknikoa onets dadin. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 75.065.215 pezetakoa da (451.151,03 euro), eta lau hilabetetan egin behar dira lanak.

Egin beharreko lanak zehaztu dira proiektuan: bertan dagoen bide bat egokitu eta Cidacos ibaiaren gainean zubi bat egitea, laburbilduz. Bideak Puiuko udalerrian du hasiera eta lurzati eta lurretara joaten da bertatik. Orain trenbideko pasabidea erabiltzen da horretarako eta ez da trenbidetik beretik pasatu beharrik, baina lanak egindakoan betiko itxi ahalko da pasabide hori.

Horretaz gainera, Tafallako bide zaharrean zorua 2 km- tan hobetzea proiektatu da, bai eta proiektatu denarekin lotzeko beste batean ere, eremu horretako finka batzuk ustiatzen dituzten Tafallako nekazariek sarrera hobea izan dezaten.

Azkenik, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostenean adierazi du, trenbideetako pasabideak kentzeko programazioaren barnean aurreikusita dagoela proiektu honetako lanak aurten egitea; lizitazioaren aurreko fase gisa, beharrezkoa da lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen eskuragarritasuna kudeatzea.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "Zaragoza-Altsasu trenbideko 142/202 k.p.an, Puiuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektuari. Kontrata bidez egiteko aurrekontua 75.065.215 pezetakoa da (451.151,03 euro), eta egiteko epea 4 hilabetekoa.

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun baliodunez. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuaren bulegoetan eta Puiuko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Puiuko Udalari jakinarazi eta proiektuaren ale bat igortzea; jakinaraziko zaie, halaber, Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

PUIUKO UDALERRIA

PU-01 TORRANO LORENTE, VICENTA MAYOR. - PUIU 1 1 551 ALORRA

PU-02 GIL ESTELLA, MARIA ELENA LA ESTACION, 9. - PUIU 5 1 236 HIRILURRA

PU-03 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 729 1 548 E LARREAK

PU-04 PUIUKO UDALA LA PLAZA, 12. - PUIU 1 1 235 HIRILURRA

PU-05 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 899 1 548 C HIRILURRA

EUGUI, CARLOS LA ESTACION. - PUIU

PU-06 RENFE. NAFARROAKO

ONDARE BURUTZA LA ESTACION, Z.G. - PUIU 32 1 549 HIRILURRA

PU-07 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 7.319 1 548 D LARREAK

PU-08 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 3 1 548 B HIRILURRA

EUGUI, CARLOS LA ESTACION. - PUIU

PU-09 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 549 1 547 LARREAK

PU-10 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 257 2 20 LARREAK

PU-11 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 1.668 2 449 LARREAK

PU-12 SUBIRAN ZARATIEGUI, FELIX NORTE. - PUIU 422 2 30 C LARREAK

PU-13 MURO VELAZ, MARTIN LABIANO, 2. - PUIU 1.396 2 35 A ALORRA

PU-14 MURO VELAZ, MARTIN LABIANO, 2. - PUIU 325 2 35 C ALORRA

PU-15 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 5 2 45 LARREAK

PU-16 SUBIRAN AYERRA, MARIA SAN FRANTZISKO, 18-1.A -IRUÑA 1.607 2 44 ALORRA

PU-17 ESPARZA LEOZ, ELVIRA NAFARROAKO ETORB. - TAFALLA 228 2 43 ALORRA

PU-18 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 692 2 48 LARREAK

PU-19 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 139 2 50 LARREAK

PU-20 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA LA PLAZA, 12. - PUIU 715 2 457 LERTXUNDIAK

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

UKITURIKO ZERBITZUEN ZORTASUNA

PUIUKO UDALERRIA

PU-07 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA 5 20 4,50 IBERDROLA 1 548 D

PLAZA, 12. - PUIU

Iragarkiaren kodea: A0101314