22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2000rako udal aurrekontuaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Udal honek, 2000ko urriaren 5eko osoko bilkuran, aurrekontuko aldaketa hau onetsi zuen, hasiera batez:

Ikusirik, 265/2000 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Berriozarko Udalari berrehun eta hogeita hamazazpi mila ehun eta laurogei (237.180) pezetako dirulaguntza ematen diona, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko 39.5 artikuluan ezartzen diren musika iraskuntza arautugabeak ikasten dituzten ikasleendako, deialdia onetsi ahal izateko 2000rako aurrekontu orokor eta bakarrean kontusailik ez dagoenez, kontu-hartzailetzaren txostena ezaguturik, aurrekontuko aldaketa hau onetsi da:

Kreditu berezia:

Kontusaila: 4230-48100. Musika Eskolarako bekak. Zenbatekoa: 237.180 pezeta.

Kreditu berezi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak 265/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen dirulaguntzaz finantzatuko da. Dirulaguntza horrek ere 237.180 pezeta egiten du.

Indarra duten legeek jendaurrean egoteko ezartzen duten epea iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hau behin betikoz onetsi da.

Berriozarren, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0100613