III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
E D I K T U A
Iruñeko Udaleko andre alkateak, 2000ko abenduaren 14an, bertzeak bertze, honako ebazpen hau eman zuen:
"Redín karrikako 2an eta 4an dagoen higiezinaren gainean perituek egin duten txostena eta Vianako Printzea Erakundeak 2000ko azaroaren 15ean egin duen adierazpena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 226, 240, 247. artikuluekin eta hurrengoekin bat, ebatzi dut:
1.-Redín karrikako 2an eta 4an dagoen higiezinean, erregistroko inskripzioaren ariora 4, 5 eta 6. entitate direlakoak aurri egoeran deklaratzea.
2.-Higiezin horren jabeei jakinaraztea ezen, 10/94 Foru Lege horren 226.5 artikulari jarraikiz, 3 hilabeteko epea dutela lizentzia eskaera, teknikari eskudunak prestatutako proiektua eta ukitutako eraikinean jarduteko eta hura lehengoratzeko proposamena aurkezteko, obra hauek barnean direla:
-Aurri partzialak ukitutako elementuak eraitsi eta ordezkatzea, eta Ingurubideko pasealekura jotzen duten fatxadak zaharberritzea, Alde Zaharreko Katalogoaren barrenean dauden elementu babestuak baitira. Fatxada horien zaharberritzea Vianako Printzea Erakundeak ezartzen dituen irizpideen ariora eginen da, jarduteko zer proposamen egiten den ikusirik.
Proiektuaren barnean sartuko dira eraispenaren exekuzioa eta inguruko eraikinak sendotzea, ukiturik gertatzen badira, eta horiekin batean eraikinean jarduteko eta hura lehengoratzeko proposamena, oinarrizko proiektuaren edo exekuzioaren mailan. Hark ordenantzekin bat etorri behar du, eraikinak berritzearen gainekoarekin ordezkatuko diren elementuei dagokienez, eta kontserbazioaren gainekoarekin zaharberritzeko elementu babestuei dagokienez (Ingurubideko pasealekura jotzen duten fatxadak).
3.-Higiezin horren jabeei ohartaraztea, aurreko puntuan ezarritako epea ez betetzeak zehapen espedientea irekitzea ekarriko duela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 249.12 artikuluan tipifikaturik eta 1.000.0001 eta 10.000.000 pezeta bitarteko isunarekin zehatuta dagoen hutsegite larri baten erantzule diren aldetik, baita isun hertsatzaileak ezartzea ere 10/1994 Foru Legearen 240.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz".
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetarik bat paratzen ahal da:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) egun indarra duen Legearen 59.4 eta 59.5.a) artikuluetan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betez, eta izan daitezkeen interesatu ezezagunetzat, legez saiatuta ere jakinarazpena egin ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.
Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan. Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko idazkari teknikoa, Esther Azanza Fernández.
Iragarkiaren kodea: A0100148