19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

46/2001 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenturako kamioi bat lehiaketa bidez erosteko kontratazio espedientea onetsi eta haren tramitazioa presakoa dela deklaratzen duena.

1.-Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasuna.

b) Espedientea zein bulegotan tramitatzen den: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 5/2001.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: kamioi bat erostea.

b) Utzi beharreko unitate-kopurua: 1.

c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: lote bakarra.

d) Uzteko tokia: Parke Zentrala. Zaragozako errepidea, 3,5 km. 31191 Cordovilla.

e) Emateko epea: 60 egun natural.

3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko osoa: 6.000.000 pezeta (36.060,73 euro), BEZa barne.

5.-Bermeak: baldintzen pleguan adierazten direnak.

6.-Dokumentazioa eta informazioa non jaso:

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Nafarroako Gorteen kalea, 5-5.a, esk.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

d) Telefonoa: 948-427234-5.

e) Telefaxa: 948-421370.

f) Agiriak eta informazioa jasotzeko azken eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu arte.

7.-Kontratistaren betebeharrak: baldintza pleguan adierazten direnak.

8.-Eskaintzak aurkeztea.

a) Eskaintzak noiz aurkeztu: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamalaugarren egun naturaleko 14:30 arte.

b) Non aurkeztu: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Erregistroan (Karlos III.a etorbidea, 4, 31002, Iruña).

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintzen pleguan adierazten dena.

d) Eskaintzaren indarraldia: 3 hilabete.

e) Aldagaiak: bai, hiru gehienez.

9.-Eskaintzak irekitzeko toki-egunak.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Ataleko bulegoak.

b) Helbidea: Nafarroako Gorteen kalea, 5-5.a, esk.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita bederatzigarren egun naturala.

e) Ordua: hamabiak.

10.-Iragarkiaren gastuak adjudikazio-hartzailearen kontura.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren seian.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0101312