19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

935/2000 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Nafarroako Teknologia Zentroak, S.A. (CETENASA) erakunderako, laborategiko nahasketa-estrusio makina bat erosi eta instalatzeko kontratua adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan adierazitakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da ondoko kontratazio hau adjudikatu dela:

Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasuna Departamentua.

b) Espedientea zein bulegotan tramitatzen den: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 163/2000.

Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura kontratua.

b) Xedearen azalpena: laborategiko nahasketa-estrusio makina bat erosi eta instalatzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko azaroaren 17ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

15.000.000 pezeta (90.151,82 euro), BEZa barne.

Adjudikazioa:

a) Data: 2000ko abenduaren 29a.

b) Kontratista: Instrumentos Físicos Ibérica, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 14.840.000 pezeta (89.190,20 euro).

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A010874