19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

933/2000 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Nafarroako Teknologia Zentroak, S.A. (CETENASA) erakunderako, giltza dinamometrikoetarako kalibrazio banku bat erosi eta instalatzeko kontratua adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan adierazitakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da ondoko kontratazio hau adjudikatu dela:

Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasuna Departamentua.

b) Espedientea zein bulegotan tramitatzen den: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 139/2000.

Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura kontratua.

b) Xedearen azalpena: giltza dinamometrikoetarako kalibrazio banku bat erosi eta instalatzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko azaroaren 17ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

9.000.000 pezeta (54.091,09 euro), BEZa barne.

Adjudikazioa:

a) Data: 2000ko abenduaren 29a.

b) Kontratista: Spectris España, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 8.932.000 pezeta (53.682,40 euro).

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0100873