19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Deialdia, Tuterako Udalaren zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

(1999ko apirilaren 21eko Legeak esleitzen dizkion eskumenen ariora Alkatetzak 2000ko azaroaren 30ean eman ebazpenaren bitartez onetsia)

1.-Xedea.

Deialdia, Tuterako Udalaren zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko, bat Antolaketa eta Langileri azpialorrerako da eta bertzea Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren alorrerako.

Deialdiko lanpostuetan bete beharreko eginkizunak orokorrak dira, alorreko espedienteei garapena eta segimendua egiterakoan laguntza teknikoa emateari dagokionez, baita haien eskumenen barnean bilera, batzorde eta abarretan parte hartzea ere, eta haien maila eta kategoriaren barnean manatzen zaizkien guztiak.

2.-Lanpostuak gehitzea.

Deialdi honen xede diren lanpostuak hutsik daudenekin osatzen ahalko dira epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiko zaiona, dei egin duen organora igortzen duen egunean.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan bertze lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

3.-Arautegi aplikagarria.

Lekualdatze lehiaketa hau Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 33. artikuluan, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduko II. kapituluan, 1998ko ekainaren 15eko 186. Foru Dekretuan, 283/200 Foru Dekretuan eta deialdiko oinarrietan xedaturikoarekin bat arautuko da.

4.-Betebeharrak.

Indarra duten legezko xedapenekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Tuterako Udaleko edo Udalaren menpeko erakunde autonomoren bateko langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Tuterako Udaleko erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatua izatea.

Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko adjudikazioarekin.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Lansariak.

Indarra duten xedapenen ariora dagozkionak izanen dira, nahiz eta, Udalaren egungo plantilla organikoak ezartzen duenez, deialdiko lanpostuek % 35eko osagarria esleiturik duten lanpostuagatik.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek behar den eskabidea aurkeztu beharko dute Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabortz egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eta haietan izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak.

c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, jaun alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko, eta ohartaraziko, hurrengo bortz egun naturalen barrenean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta akatsik baldin badago zuzendu. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, jaun alkateak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Aipatu ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta hauek ebatzitakoan, jaun alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda onetsiko da zuzenean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dena.

8.-Epaimahaiaren osaketa.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Pedro Felipe González jauna, Tuterako Udaleko Baliabideak Kudeatu eta Antolatzeko alorreko zinegotzi eskuordea.

Ordezkoa: Ignacio Pérez Garde jauna, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren alorreko zinegotzi eskuordea.

-Mahaikidea: Tuterako Udaleko Langileri Batzordearen ordezkari bat, berak hautatua.

Ordezkoa: Tuterako Udaleko Langileri Batzordearen ordezkari bat, berak hautatua.

-Mahaikide-idazkaria: Luis Eduardo Gil Munilla jauna, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Antolatzeko alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Elena Zubieta Mozaz andrea, Tuterako Udaleko gizarte graduatua.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu merezimenduen gainean.

Lehiaketako merezimenduak kalifikatu ondoan, epaimahaiak partaideek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Tuterako Udaleko iragarki oholean.

10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Lehiatzaileen kalifikazioa egin ondotik, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Tuterako Udaleko iragarki oholean eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda igorriko dio Tuterako Udaleko alkate udalburuari, honek behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11.-Lanpostu hutsak aukeratzea.

Lehiatzaileek lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostu hutsak eta horretarako Langileri sailera joanen dira halako egun eta ordu batean. Behar bezala frogaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, lanposturik aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, behar den ebazpenaren bidez, izangaiei dagozkien lanpostuak esleituko ditu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleitutako lanpostuak hartu beharko dituzte esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, ebazpenean deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 41.2 artikuluak aipatzen dituen inguruabarrak gertatzen badira.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita horren oinarrien kontra ere, errekurtso hauetakoren bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita beti ere aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko delarik ebazpena eman duen organoari zuzendua, ebazpen edo erabaki hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita; edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Gainera, epaimahaiaren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, jaun alkateari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik.

Tuteran, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Tuterako Udaleko alkate udalburua, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, .......... izateko ..... lanpostu, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, parte hartzeko.

1.-Norberaren datuak:

Izen-abizenak

Non eta noiz sortua

N.A.N.

Helbidea

Etxeko telefonoa

Lantokiko telefonoa

2.-Administrazio datuak

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izan zen izendatua:

Jardunean

Zerbitzu berezietan

Eszedentzia berezian

Borondatezko eszedentzian

Nahitaezko eszedentzian

(X batez adierazi bakoitzari dagokiona)

b) Oraingo destinoa:

Lanpostua:

Lanpostuaz jabetu zeneko eguna:

3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea amaitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztuak.

Tuteran, ........(e)ko..........aren .........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak:

1) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskatzen den lanpostu edo horren antzekoetan: 2 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskatzen den lanpostu edo horren antzekoetan: 1,9 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, arestikoak ez bertze lanpostuetan: 1,8 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, arestikoak ez bertze lanpostuetan: 1,7 puntu urte bakoitzeko.

-Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. a) idatz-zati honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da, 215/85 Foru Dekretuak, 186/98 Foru Dekretuak aldatu zuen horrek, bere 9. artikuluan xedatu bezala.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4.-Deialdia argitaratu ondoan emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5.-Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon deneko edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu deneko aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa

1) Unibertsitateko titulu bakoitzagatik.: 2 puntu.

2) Erdi mailako titulu bakoitzagatik: puntu 1.

3) Prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik: 0,50 puntu kreditu akademiko edo haren baliokide bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

-Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekitaldien ikastordu zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak kreditu batekoak izanen balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

4. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, bekatu edo sarituriko zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera batek edo taldean egina den eta biltzarra edo aldizkaria herrian, eskualdean, nazioan edo nazioartean argitaratu den kontuan hartuz.

5) Sektore publikoan prestakuntza ekitaldiak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, gehienez ere, puntu 1, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

b) idatz-zati honetako gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: A0012083