19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Mankomunitateko Batzarreak, 2000ko azaroaren 16an egin bilkuran, administrari-laguntzaile lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea erabaki zuen. Hona hemen baldintzak:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen dena lanaldi osoko lan-kontratudun finkoa izanen da eta Gizarte Segurantzari atxikia izanen da eta hartan alta emanen zaio.

1.2. Lanpostuaren urteko ordainsari gordina D mailakoa izanen da, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Langilearen Estatutuen Testu Bateginari jarraikiz.

1.3. Izendatzen denak administrazio zerbitzuak emanen ditu eta baita lanpostuarekin zerikusia izanik Mankomunitateak manatzen dizkion egitekoak beteko ere.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko bertze edozein Estatutako nazionalitatea edukitzea eta adinez nagusi izatea.

b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean 18 urte beteak izatea.

c) Guttienez honako tituluak izatea: Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako Administrazio arloko lehen gradua edo baliokidea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ere.

e) Bere eginbeharrak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Mankomunitateko erregistroan aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epea azken eguneko arratsaldeko ordu bietan bukatuko da. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta haietan, eskabideak aurkezteko eman den epea akitzen denerako, eskatzen zaizkien baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

3.2. Eskabidearekin batera N.A.N.aren kopia aurkeztuko da, eta oinarri hauen 2.1 puntuan galdatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agirien jatorrizkoak edo notarioaren edo administrazioaren bidezko kopia konpultsatuak erantsi behar dizkiote eskabideari.

3.3. Probetan parte hartzeko eskabidearekin batera ordainagiria aurkeztu beharko dute, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak Nafarroako Kutxan duen 2054 0089 3 3 910.444086.3 kontu zenbakian azterketarako eskubidea izateko bi mila (2.000) pezeta ordaindu dutela erakusten duena.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da eta ez dira inolaz ere kontuan hartuko epe horretatik kanpo aurkezten diren dokumentuak.

4. oinarria.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, eskabidean edo aurkeztutako agirietan formazko okerrik bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

5.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

5.2. Ondotik, epaimahaiak proba bakoitzeko iragarkiak jarriko ditu jendaurrean, Mankomunitatearen bulegoan eta arauzko moduan.

6.1. Lehiaketaldia.

6.1. Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz.

6.2. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.

6.3. Ez dira bi aldiz zenbatuko baremoko talde berean dauden zerbitzuak denbora berean egin badira.

6.4. Merezimenduak

a) Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetan administrari laguntzaile lanetan emandako zerbitzuak: 2 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

Administrazio Publikoetan administrazio lanetan izandako esperientzia: puntu bat, lanean emandako urte bakoitzeko.

c) Enpresa pribatuetan administrazio lanetan izandako esperientzia: 0,5 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

Aurreko a), b) eta c) idatz-zatiei 20 puntu emanen zaizkio. Egindako denbora urte osokoa ez bada behar den hainbanaketa eginen da.

d) Prestakuntza ikastaroak: administrazio lanean emandako ikastaroak baloratuko dira, honelaxe:

1. LH1, Administrazio alorra: 2 puntu.

2. LH2, Administrazio alorra: 5 puntu.

3. 20 ordutik gorako ikastaroak: puntu 1.

4. 40 ordutik gorako ikastaroak: 2 puntu.

Honako d) idatz-zati honi gehienez ere 10 puntu emanen zaizkio.

6.5. Lehiaketaldia bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Mankomunitatearen bulegoetan, izangai guztien zerrenda, bakoitzak lortu duen puntuazioa zehaztuz.

7.-Oposizioaldia.

7.1. Oposizioaldia ondoko ariketek osatuko dute:

7.1.1. Lehenengo ariketa: ariketa teorikoa, II. eranskineko gaietatik zozketaz ateratako gai bati buruzkoa. Ariketaren iraupena: ordu bat eta hogeita hamar minutu. Puntuazioa 0tik 30 puntura bitartekoa izanen da eta bazterturik geldituko dira 15 puntura iristen ez direnak.

7.1.2. Bigarren ariketa: ariketa praktikoa, epaimahaiak proposatua eta ordenadoreak erabilita. Ariketa honetan ofimatikari buruzko ezagupena baloratuko dira (Access, Excel, Word, Posta elektronikoa). Ariketaren iraupena: ordu bat eta hogeita hamar minutu. Puntuazioa 0tik 30 puntura bitartekoa izanen da eta bazterturik geldituko dira 15 puntura iristen ez direnak.

7.3. Elkarrizketa. Izangaiek elkarrizketa izanen dute epaimahaiarekin, Gizarte Zerbitzuetako gai orokorrez edota egin beharreko lan zehatzei buruz. Gehienez ere, 10 puntu emanen dira.

7.2. Ariketa bakoitza bukatutakoan, apaimahaiak Mankomunitatearen bulegoetan jendaurrean jarriko ditu hurrengo ariketa egiteko eguna eta tokia, baita lortutako puntuazioak ere.

7.3. Probak plika itxien sistemaren bidez eginen dira, deialdi bakarra eginda, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

7.4. Epaimahaiak erabaki dezake, aukerakoa baitu, ariketa batzuk edo denak egun berean egitea.

8.-Empaimahaia.

8.1. Eapaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute:

-Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Mankomunitateko Batzarraren ordezkari bat.

-Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Mankomunitatea osatzen duten Udaletako bateko idazkari bat.

-Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte langile bat.

Ordezkoa: Lizarrako Merindadeko gizarte langile bat.

-Mankomunitatea osatzen duten Udaletako bateko administrazio langile bat.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak izendatzen duena.

8.2. Epaimahaiak hautapen probak baino lehen eratu beharko du, eta haren eraketa baliozkoa eta jardun ahal izateko kideen erdiak, guttienez, agertu beharko du.

8.3. Epaiamahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko sortzen ahal diren gorabehera guztiak.

8.4. Epaiamahaiak aholkulariak deitzen ahal ditu proba guztietarako edo batzuetarako, baina beren espezialitate teknikoetan baizik ez dute parte hartuko.

9.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanda, epaimahaiak azterketa gainditu dutenen zerrenda eginen du, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuak, izangai bakoitzak oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak batuz, eta hori jendaurrean paratuko du, izendapen proposamenarekin batera, Mankomunitatearen bulegoetan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barnean, proposatzen den izangaiak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, karguan aritzeko galarazten ahal dion inolako eritasunik edota akats fisikorik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan dioena.

9.3. Ezarri epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, interesatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontratua sinatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskabidean faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

9.4. 9.3. idatz-zatikoa gertatuz gero, Mankomunitateak beteko du hutsunea 9.1. idatz-zatiko zerrendan sartuak diren pertsonekin, betiere lortutako puntuazioaren arabera.

10. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozesua bukaturik, Mankomunitateak proposatutako pertsona Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa, lanaldi osokoa, izendatuko du.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

10.3. Izangai izendatuak hilabetea izanen du izendapena jakinarazten denetik lanpostuaren jabetza hartzeko. Aipatu epean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izateko, eta deialdi honen 9.4. oinarrian erran bezala beteko da lanpostua.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta egintzen aurka ere, Nafarroako Toki Entitateendako egun indarrean dauden errekurtsoak jar daitezke:

Allon, bi milako azaroaren hogeita hiruan. Mankomunitateko burua, Lourdes Alegría Fernández.

I. ERANSKINA

Izena: .........................., adinez nagusia. N.A.N. zenbakia: jaioteguna: .............., herria: ............, helbidea: ............., kalea ............, zenbakia ....... posta kodea:..........., telefonoa: .............

Zure aitzinera agertzen naiz eta azaltzen dut:

Administrari laguntzaile lanpostua bat, lanaldi osoan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazaten nahi dudala.

Karguan galarazten ahal didan eritasunik edo akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarra ere ez dudala.

Ez naizela disziplinazko espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik egotzia izan, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua ez nagoela.

Deialdian eskatzen den titulazioa badudala.

Eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, deialdian galdaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskatzen dizut eskabide hau onar dezazun, eta, hortaz, administrari laguntzaile lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdira onar nazazun.

2001eko .......aren (e)an

(Sinadura)

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

1.-Nafarroako Toki Administrazioa: Toki Entitate motak. Mankomunitateen aipamen berezia. Kontzeptuak eta helburuak. Estatutuak. Antolaketa eta jardunbidea.

2.-Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Estatutuak. Edukia eta egitura.

3.-Agiri administratiboak: ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra eta deialdia.

4.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoei buruzko legeria Nafarroan. Mankomunitatearen arautegi berezia. Haren azalpen orokorra.

5.-Gizarte Zerbitzuen programak Nafarroan. Aipamen berezia, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen programei.

Iragarkiaren kodea: A0012081