19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuan belar artifizialezko futbol zelaia egiteko proiektua prestatzeko eta lanen zuzendaritza eramateko, presako prozedurarekin

Gobernu Batzordeak, hilaren 24an hartu erabakiaren bidez, Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuan belar artifizialezko futbol zelaia egiteko proiektua prestatzeko eta lanen zuzendaritza eramateko lehiaketaren oinarriak onetsi dira.

Adjudikazioaren prezioa, gehienez ere: 6.200.000 pezeta, BEZa barne.

Eskaintzak hamahiru egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, baldintzen pleguari jarraikiz, horiek Udalaren erregistroan banatuko baitzaizkie interesatuei, azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte. Egun hori jaieguna bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Barañainen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0101145