19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A U R R I E T A

Enkantea, Jaurrietako antzinako kuarteleko eraikinak saltzeko

Udalak, ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin gogo du, Jaurrietako antzinako kuarteleko eraikinak saltzeko, hutsik gelditu baitira. Kuartela Udalarena da, Jaurrietan dago, Ezkarozeko errepidea, 4 zenbakian, 4. poligonoko 104. lurzatia da eta hona hemen hiri unitateak: 01, 02, 03, 06, 07, 08, 09, 10, 11, 12, 13, 14 eta 15.aren portzentajeak.

Enkantean 8 lote aterako dira, hain zuzen ere, aitzineko enkantean eman gabe gelditu zirenak.

1. lotea.-Bulegoetarako eraikina eta zorua, 7 eta 8 garaje zenbakiei dagokiena. Hasierako prezioa: 10.360.000 pezeta.

2. lotea.-03 unitatea. Duplex moduko etxebizitza eta zorua, 11 garaje zenbakiari dagokiona. Hasierako prezioa: 4.782.000 pezeta.

5. lotea.-06 unitatea. Etxebizitza lehen solairuan eta 1 zenbakiko garajea. Hasierako prezioa: 6.090.000 pezeta.

6. lotea.-07 unitatea. Etxebizitza lehen solairuan eta 6 zenbakiko garajea. Hasierako prezioa: 5.015.000 pezeta.

7. lotea.-08 unitatea. Etxebizitza bigarren solairuan eta 2 zenbakiko garajea. Hasierako prezioa: 4.230.000 pezeta.

8. lotea.-09 unitatea. Etxebizitza bigarren solairuan eta 4 zenbakiko garajea. Hasierako prezioa: 3.843.000 pezeta.

9. lotea.-10 unitatea. Etxebizitza bigarren solairuan eta 3 zenbakiko garajea. Hasierako prezioa: 6.053.000 pezeta.

10. lotea.-11 unitatea. Etxebizitza bigarren solairuan eta 5 zenbakiko garajea. Hasierako prezioa: 5.042.000 pezeta.

Lote guztiek izanen dute beren portzentajea 15. unitatean (salbu eta zortasun-azalera erreserbatua, eginen diren eskaileretarako).

Behin-behineko fidantza: zein lotetarako jo nahi den, haren prezioaren % 2.

Enkantea Jaurrietako Udaleko bilkura aretoan eginen da, 2001eko martzoaren 31n, goizeko hamaiketan.

Baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da Jaurrietako Udaletxean eta Copyprint dendan, Paulino Caballero, 38, Iruña.

Jaurrietan, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: A010134