19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R A U L

Hondakindegia enkantean

Eraulgo Kontzejuko bilkura aretoan, 20001eko martxoaren 9an, arratsaldeko bostetan, ahozko posturen bidezko enkantea eginen da, hondakindegi bat errentan emateko. Hondakindegi hori Kontzeju honetako herrilurretan dago, San Fausta alderdian. Errentamendua 4 urtetarako izanen da. Hasierako prezioa, 800.000 pezeta, urtean.

Baldintzak Kontzejuko idazkaritzan egonen dira ikusgai.

Eraulen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Luis Echávarri.

Iragarkiaren kodea: A0101133