19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Akats zuzenketa. Azpilagañan orube bat aparkalekurako egokitzeko obren lehiaketa publikoaren deialdia

Azpilagañan orube bat aparkalekurako egokitzeko obren lehiaketa publikoaren deialdia 2000ko abenduaren 22an, 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara eta bertan akats bat atzeman da, enpresarien sailkapenean, hain zuzen. Hortaz, Alkatetzak 2001eko urtarrilaren 26an emandako ebazpenaz zuzendu egiten da; hauxe argitaratu zen:

Enpresarien sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, b kategoria; B taldea, 4. azpitaldea, b kategoria; I. taldea, 1. azpitaldea, a kategoria.

Honela behar du:

Enpresarien sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, b kategoria; G taldea, 4. azpitaldea, b kategoria; I. taldea, 1. azpitaldea, a kategoria.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, eta geroago iragarriko da zein egunetan eginen den.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Ecocopi-n (Antso Azkarra etorbidea, 20-behea, Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101108