19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A B A S K O Z E

Oihan enkantea

Nabaskozeko Kontzejuak plegu itxiaren prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa eginen du, hasierako prezioa baino % 10 merkeago (enkantea hutsik geratzen bada, handik ordu erdira % 20 merkeago):

Lote bakarra.-"Las Capezas" alderdian, 345 ler gorri, 163,5 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 577.122 pezeta, % 10 kenduta (BEZa kanpo).

Interesatuek ohiko proposamen ereduaz gain, indarrean dagoen enpresaren sailkapen agiria eta fidantza modura ehuneko 2 pausatu dela egiaztatzen duen ordainagiria ere aurkeztu beharko dute, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Nabaskozeko Kontzejuko idazkaritzan, eguerdiko hamabiak arte.

Aurkeztutako pleguak proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren irekiko dira.

Baldintzak idazkaritzan daude. Telefonoa: 470008.

Nabaskozen, bi mila eta bateko otsailaren batean. Kontzejuko burua, Jesús M. Rodrigo Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: A0101101