19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I M A R K O A I N

Oihan-enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikorako dei egiten du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: Río Elorz alderdian, 180 makal, 166 metro kubiko zur eta 1,3 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa 950.820 pezetakoa da.

Proposamenak gutunazal itxietan aurkeztuko dira Noaingo (Elortzibar) Udaleko idazkaritzan, 2001eko martxoaren 26ko arratsaldeko ordu biak (14:00) baino lehen eta ondoren pleguak irekiko dira.

Proposamenek ondoko agiriak bilduko dituzte:

1.-Proposamen ekonomikoa, ondorengo ereduari jarraikiz.

2.-Kontzejuko Diruzaintzan behin-behineko fidantza gisa % 5 sartu izanaren ordezkagiria.

3.-Enpresaren sailkapen agiria.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Enkantea hutsik geratzen bada, beste lizitazio batzuk ezarriko dira 2001eko apirilaren 2an eta 9an, % 10 eta % 20 merkeagoak, hurrenez hurren, eta lehenengo enkantearen baldintza berberetan, salbu eta hasierako prezioa.

Imarkoainen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Juan Eseverri Abentin.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................., herria: ............., kalea: ........, zenbakia:...., N.A.N. zenbakia: ........ Imarkoaingo Kontzejuak 2001eko ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean makal lote bat saltzeko argitaratutako iragarkiaren berri izan dut eta honako eskaintza egiten dut.

Lote bakarra, 180 makal eta 1,3 metro kubiko enbor txikigatik, .......... (letra eta zenbakiz) .......... pezeta eskaintzen ditut.

Halaber, enkanterako onetsitako baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua onartzen dut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0101100