19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

12/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Alfonso Estévez Jiménez jauna Gazteriaren Zuzendariordetzako Laguntza Teknikorako bulegoburu izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idazatian ezartzen du atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DU:

1. Alfonso Estévez Jiménez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionaria, Gazteriaren Zuzendariordetzako Laguntza Teknikorako bulegoburu izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru Agindu hau igortzea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzionarioen Nomina Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0100878