19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa

2000ko abenduaren 29an, 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Ur hornidura, saneamendua eta estolderia, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza" argitaratu zen. 16. artikuluan hauxe dio: "Etxez etxeko zerbitzuaren tasa seihilekoetan likidatuko da, Udaletan eta Mankomunitatean dauden datuen eta errolden arabera. Hori dela eta, beharrezko juzkatzen diren datuak aurkeztea eskatzen ahalko zaie zergadunei"; honela behar du: "Etxez etxeko zerbitzuaren tasa hiruhilekoetan likidatuko da, Udaletan eta Mankomunitatean dauden datuen eta errolden arabera. Hori dela eta, beharrezko juzkatzen diren datuak aurkeztea eskatzen ahalko zaie zergadunei".

Garesen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian. Mankomunitateko burua, José Joaquín Urra Huarte.

Iragarkiaren kodea: A0101095