19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

2001. urteko aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak hasiera batez onetsirik

Villatuertako Udalak, 2000ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2001. ekitaldiko aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak. Jendaurrean egonen dira, Udalaren idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Alegaziorik aurkeztuko ez balitz, behin betikoz onetsitzat joko lirateke.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat.

Villatuertan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0100632