19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

2000ko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Villatuertako Udalak, 2000ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa baten espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia jarri ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214 eta 202. artikuluetan xedatua betetzeko.

Villatuertan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0100631