19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D A Z U B I

Urdazubiko 2000ko aurrekontua onetsirik

Udal honek, 2000ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, hauxe erabaki zuen, besteak beste:

1.-2000. urteko aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak onestea.

Ikusirik 2000. urteko aurrekontu orokor eta bakarra osatzen duten agiriak, udalbatzak aztertu egin ditu, idazkari kontu hartzaileak idatzi txostenekin batera. Ezarritako obligazio eta baliabide ekonomikoekin bat datozela ohartu denez, Urdazubiko Udalak hauxe erabaki du, osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2000. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, egitura hau baitu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 8.300.000 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: pezetak 10.000.000.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta beste dirusarrera batzuk: 55.986.267 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 19.502.844.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 296.000.

6. kapitulua.-Administrazio Orokorrak entitateari egindako transferentziak: 11.950.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 106.035.011 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 18.475.942.

2. kapitulua.-Ondasunen eta zerbitzuen gastuak: 68.361.671 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 4.542.841 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 1.750.000.

5. kapitulua.-Inbertsio errealak: 4.361.000 pezeta.

6. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 8.543.657 pezeta.

Gastuak, guztira: 106.035.111 pezeta.

2. Hasiera batez onestea Urdazubiko 2000ko aurrekontuaren betearazpen oinarriak.

3. Aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik aitzina, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak egin ahal ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu orokorra behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia igaro ondoren.

Aditzera ematen da, honako arauotan xedatua betetzeko: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikulua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikulua eta hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikulua.

Urdazubin, bi milako abenduaren batean. Alkate udalburua, Andrés Diharassarry Orgambide.

Iragarkiaren kodea: A0100471