19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D A Z U B I

Urdazubiko Udalaren 1999ko kontuak onetsirik

Udalak, 2000ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1999ko kontuen ixtea onetsi da.

Ikusirik 1999ko aurrekontu arruntaren likidazioari dagozkion kontuen agiriak, eta horiek aztertu eta kontu hartzailetzaren eta gordailuzaintzaren kontabilitate liburuekin bat datozela oharturik, Urdazubiko Udalak, osoko bilkuran, aho batez -eta legeak eskatutako gehiengoaz- hauxe erabaki du:

1. 1999ko aurrekontu arruntaren likidazioari dagozkion kontuak onestea.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 242. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urdazubin, bi milako abenduaren batean. Alkate udalburua, Andrés Diharassarry Orgambide.

Iragarkiaren kodea: A0100470