19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

2001. urteko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Uharte-Arakilgo Udalak, 2000ko abenduaren 29ko bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen 2001. urteko aurrekontuaren proiektua.

Jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Uharte-Arakilen, bi mila eta bateko urtarrilaren bostean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0100469