19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Ordenantza bat hasiera batez onetsirik

Uharte-Arakilgo Udalak, 2000ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, besteak beste, Auzolana arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da, 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Uharte-Arakilen, bi mila eta bateko urtarrilaren bostean. Alkate udalburua, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0100468