19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

11/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Eulogio Navas Leal jauna Gazteriaren Zuzendariordetzako Laguntza Teknikorako Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena, erretiroa hartu baitu. Kargu-uzteak 2001eko urtarrilaren 21etik aurrerako ondorioak izanen ditu.

Abuztuaren 3ko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DU:

1. Eulogio Navas Leal jauna Gazteriaren Zuzendariordetzako Laguntza Teknikorako Bulegoko burutzatik kentzea xedatzea, erretiroa hartu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2001eko urtarrilaren 21etik aurrerako ondorioak izanen ditu.

2. Foru Agindu hau igortzea interesatuari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari eta Funtzionarioen Nomina Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0100877