19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

Ordenantza fiskalen aldaketa 2001. urterako

Gardeko Udalak, 2000ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, legeak eskatutako erabateko gehiengoaz, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, haren bidez tasa bihurtu baitziren zerbitzuak emateagatik eskatzen diren prezio publikoetako batzuk, hasiera batez onesten da ordenantza fiskal gisa, dagozkion aldaketak egin ondoren, lehenago prezio publikoei buruzko araua zen hau:

-Uraren horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hona tarifa berriak:

Gutienekoa: 120 metro kubiko urtean = 3.000 pezeta.

Hortik goiti: 25 pezeta, kontsumitutako metro kubiko bakoitzagatik.

3. Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, pertsona interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ditzaten. Aipatutako epea igaro eta ez bada alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da ordenantza fiskala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Garden, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0100467