19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

2001. urteko karga tasak

Gardeko Udalak, 2000ko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, hauxe erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat:

Lurraldearen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasak honela aldatzea:

Hirilurreko ondasunak: ehuneko 0,02500.

Landalurreko ondasunak: ehuneko 0,4500.

Gainerako karga tasak 2000. urtekoak berak izanen dira.

Erabaki honek 2001eko urtarrilaren lehen egunean hartuko du indarra.

Garden, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0100466