19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

1999ko kontuak

Etxarri-Aranazko Udalak, 2000ko abenduaren 18ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Etxarri-Aranazko Udaleko Ogasun Batzordeak 1999ko ekitaldiko kontuei adostasun txostena eman diela ikusirik, aho batez, erabaki da haiek onestea eta hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horretan, Nafarroako Foru Legeko 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 242. artikuluan xedaturikoarekin bat, bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Etxarri-Aranatzen, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A0100028