19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Maiza-Mundiño auzoko kaleetako hornidura, saneamendu, euriko ur, Iberdrolaren hodi, telefono, argiteria publikoko sareak eta zoladura berritzeko obretako lehen faseko kontribuzio berezien espedientea hasiera batez onetsirik

Etxarri-Aranazko Udalak, 2000ko abenduaren 18ko bilkuran, Maiza-Mundiño auzoko kaleetako hornidura, saneamendu, euriko ur, Iberdrolaren hodi, telefono, argiteria publikoko sareak eta zoladura berritzeko obretako lehen faseko kontribuzio berezien espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeko 109. eta hurrengo artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legean xedaturikoarekin bat. Obra hori Nafarroako Gobernuaren 2000rako toki entitateetako egituretarako hirurteko planean ageri da.

Espedientea, ukituriko eremuak, proiektuaren zenbatekoak, banatu beharreko ehunekoak eta beste agiriak barne, jendaurrean izanen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Etxarri-Aranatzen, bi milako abenduaren hemeretzian. Alkatea, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A0100027