19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRUAZU

Lurzati baten kalifikazio juridikoa aldatu da eta lurzatia soberan dagoela adierazi

Arruazuko Udalak, 2000ko irailaren 29ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

54 P1 eta 378 P-1 lurzati pribatuen artean, Unión kalean (orain Errotabide izena duen horretan) dagoen 27 m2ko eremu baten kalifikazio juridikoa aldatzea. Eremu hori kalean soberan dagoen lurzatitzat jotzen da. Adierazpen honen xedea eremu hori ondoko jabeari saltzea da.

Jendaurrean izanen da, hilabetez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 103. artikuluarekin bat.

Arruazun, bi milako urriaren hamahiruan. Alkatea, Miguel Angel Satústregui Gamboa.

Iragarkiaren kodea: A0100025