19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

7/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Ekonomi eta Ogasun kontseilariaren otsailaren 2ko 17/2000 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu haren bidez, pezeta eta eurotako 187. ereduak onetsi ziren honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partizipazioen aitorpen informatzailea, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitza Atzerrian dutenen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partizipazio horiek eskualdatu edo ordaintzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez. Horiez gainera, 187. ereduak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian nahitaez aurkeztean erabili beharreko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi ziren.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak otsailaren 2an emandako 17/2000 Foru Aginduaren bidez, pezeta eta eurotako 187. ereduak onetsi ziren: "Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partizipazioen aitorpen informatzailea, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitza Atzerrian dutenen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partizipazio horiek eskualdatu edo ordaintzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez".

"2. motako erregistroa: eragiketaren erregistroa" eremuko zenbait idazgune argitzeko, aldatu egin da pezeta eta eurotako 187. ereduen bitartez ematen den informazioaren edukia.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak pezeta eta eurotako 187. ereduak onesteko eman zuen otsailaren 2ko 17/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri den "2. motako erregistroa: eragiketaren erregistroa" eremuaren diseinu fisiko eta logikoen ordez, Foru Agindu honen eranskinean ageri diren "2. motako erregistroa: eragiketaren erregistroa" eremuko diseinu fisiko eta logikoak erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean, eta eranskinean dauden diseinu fisiko eta logikoak lehen aldiz erabiliko dira, zergadunek 2000. urteari dagozkion atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen informatzailea eta/edo urteko laburpena aurkeztu behar dutenean.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

E R A N S K I N A

187. eredua

B) 2. MOTAKO ERREGISTROA

Eragiketaren erregistroa.

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbak.koa ERREGISTRO MOTA.

'2' konstantea.

2-4 Zenbak.koa AITORPEN EREDUA.

'187' konstantea.

5-8 Zenbak.koa EKITALDIA.

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

9 - 17 Alfazenb.koa AITORTZAILEAREN I.F.Z.

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

18-26 Alfazenb.koa BAZKIDE EDO PARTAIDEAREN I.F.Z.

Pertsona fisikoa bada bazkide edo partaidearen I.F.Z. jarriko da, IFZaren osakera eta erabilera arautzen dituen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuak eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182 /1990 Foru Dekretuak ematen dituzten arauen arabera.

Bazkidea edo partaidea errenten esleipeneko erregimena duen pertsona juridikoa edo entitatea bada (ondasunen komunitatea, sozietate zibila, herentzia jasogabea, e.a.), hari dagokion identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da.

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Bazkidea edo partaidea I.F.Z. ez duen adin txikikoa denean, ez da eremu hau beteko; "LEGEZKO ORDEZKARIAREN I.F.Z." eremuan legezko ordezkariaren I.F.Z. jarriko da.

27-35 Alfazenb.koa LEGEZKO ORDEZKARIAREN I.F.Z.

Bazkidea edo partaidea adin txikikoa bada eta I.F.Z. ez badu, legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da eremu honetan.

Beste edozein kasutan txuriz utziko da eremu hori.

36-75 Alfazenb.koa BAZKIDE EDO PARTAIDEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

Bestelako kasuetan sozietatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe; ezin da inolaz ere merkataritza izenik jarri.

76-80 Zenbak.koa PROBINTZIAREN/HERRIALDEAREN KODEA

Eremu hau bitan banatuta dago:

76-77 PROBINTZIAREN KODEA

Zenbakizko eremua, bi idazgunekoa.

Bazkide edo partaidearen zergetarako helbideari dagokiona jarriko da. Bazkide edo partaidearen zergetarako helbideko probintziari edo hiri autonomoari dagozkion bi digituak jarriko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA 01

ALBACETE 02

ALACANT 03

ALMERIA 04

ASTURIAS 33

AVILA 05

BADAJOZ 06

BARTZELONA 08

BURGOS 09

CACERES 10

CADIZ 11

KANTABRIA 39

CASTELLO 12

CEUTA 51

CIUDAD REAL 13

KORDOBA 14

CORUÑA 15

CUENCA 16

GIRONA 17

GRANADA 18

GUADALAJARA 19

GIPUZKOA 20

HUELVA 21

HUESCA 22

BALEAR UHARTEAK 07

JAEN 23

LEON 24

LLEIDA 25

LUGO 27

MADRIL 28

MALAGA 29

MELILLA 52

MURTZIA 30

NAFARROA 31

OURENSE 32

PALENTZIA 34

PALMAS, LAS 35

PONTEVEDRA 36

ERRIOXA 26

SALAMANCA 37

S.C. TENERIFEKOA 38

SEGOVIA 40

SEVILLA 41

SORIA 42

TARRAGONA 43

TERUEL 44

TOLEDO 45

VALENTZIA 46

VALLADOLID 47

BIZKAIA 48

ZAMORA 49

ZARAGOZA 50

Bizilekua kanpoan dutenen eta finkagune iraunkorrik gabeak direnen kasuan 99 jarriko da.

78-80 HERRIALDEAREN KODEA:

Zenbakizko eremua, 3 idazgunekoa:

Bizilekua kanpoan dutenen eta finkagune iraunkorrik gabeak direnen kasuan XXX jarriko da; XXX izanen da bazkide edo partaidearen bizilekuaren herrialde edo lurraldearen kodea, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak otsailaren 15ean emandako 26/2000 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri diren herrialde edo lurraldeen gakoaren arabera.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

81 Alfabetikoa BAZKIDE EDO PARTAIDE MOTA.

Bazkide edo partaide mota azalduko da balore hauen arabera:

R Bizilekua bertan duena eta kanpoan duena, errentak finkagune iraunkorraren bidez lortzen baditu.

N Bizilekua kanpoan duena, errentak finkagune iraunkorrik gabe lortzen baditu.

82 Alfabetikoa BAZKIDE EDO PARTAIDEAREN IZAERA.

Bazkide edo partaidearen izaera azalduko da balore hauen arabera:

F Pertsona fisikoa.

J Pertsona juridikoa.

E Errenten esleipeneko erregimena duen entitatea.

83 Alfazenb.koa FONDO EDO SOZIETATEAREN IDENTIFIKAZIO GAKOA.

"FONDO EDO SOZIETATEAREN IDENTIFIKAZIOA" eremuaren edukia identifikatzen du. Hauek dira har ditzakeen baloreak:

1 Fondo edo sozietatearen identifikazioa I.F.Z.ri badagokio.

2 ISIN kode bati badagokio.

3 ISIN esleitua ez duten atzerriko baloreei badagokie.

84-103 Alfazenb.koa FONDOAREN EDO SOZIETATEAREN IDENTIFIKAZIOA

Fondo edo Sozietatearen identifikazio zenbakia jarriko da:

Oro har, Nafarroako Zerga Ogasunak emandako I.F.Z. jarriko da ("FONDO EDO SOZIETATEAREN IDENTIFIKAZIO GAKOA" eremuan 1 jarriko da.).

"FONDO EDO SOZIETATEAREN IDENTIFIKAZIO GAKOA" eremuan 2 jarri bada, ISIN kodea jarriko da, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak abenduaren 16an emandako 1/1998 Arau Teknikoari jarraikiz eratuta.

"FONDO EDO SOZIETATEAREN IDENTIFIKAZIO GAKOA" eremuan 3 jarri bada, ZXXX gakoa jarriko da; XXX izanen da herrialde/lurralde jaulkitzailearen kodea, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak otsailaren 15ean emandako 26/2000 Foru Agi nduaren V. eranskinean ageri diren herrialde/lurraldeen gakoaren arabera (124. N.A.O.). Tituluen jaulkitzaileak Nazioz gaindiko Erakundeak direnean (Munduko Bankua, e.a.) Z999 jarriko da.

104 Alfabetikoa ERAGIKETA MOTA.

Eragiketa mota azalduko da balore hauen arabera:

"A" Eskuratzeak.

"E" Besterentzeak (eskualdatzeak edo diru-itzultzeak).

105-112 Zenbak.koa ERAGIKETAREN DATA.

Eragiketa motaren arabera, partizipazioaren eskuratze edo besterentze data jarriko da.

Eremu hau hirutan banatuta dago:

105-108 Zenbak.koa Urtea

109-110 Zenbak.koa Hilabetea

111-112 Zenbak.koa Eguna

113-128 Zenbak.koa ESKURATU EDO BESTERENDUTAKO AKZIO EDO PARTIZIPAZIOEN KOPURUA.

Eragiketa motaren arabera, bazkide edo partaideak eskuratu edo besterendutako partizipazioen kopurua jarriko da.

Eremu hau bitan banatuta dago:

113-122 Zenbak.koa Osoko zatia: partizipazio kopuruaren osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

123-128 Zenbak.koa Hamarrena: partizipazio kopuruaren hamarrena jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

129-141 Zenbak.koa ESKURATZE EDO BESTERENTZEAREN ZENBATEKOA.

Eragiketa motaren arabera, zeinurik eta hamarrenik gabe jarriko da bazkide edo partaideari dagokion partizipazioaren eskuratze edo besterentzearen zenbatekoa.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (Aitortzailearen 1. motako erregistroko "FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 187z hasten da) zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada ("FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 177z hasten da) zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

142 Alfabetikoa ESKURATZE EDO BESTERENTZEAREN JATORRIAREN GAKOA.

Eremu honetan azalduko da partizipazioaren eskuratze edo besterentzearen jatorria, gako hauen arabera:

"D" Ondasun komunitateak desegitea edo komuneroak bereiztea.

"C" Gauza komuna zatitzea.

"G" Irabazi bidezko ondasunen sozietatea desegitea edo partaidetzako ezkontza-ekonomi erregimena desagertzea.

"M" Irabazizkoa heriotzagatik.

"I" Irabazizkoa inter vivos.

"R" 1994.12.31 baino lehen eskuratutako akzio edo partizipazioen ondoriozko ondare gehikuntza; 22/1998 Foru Legearen zazpigarren xedapen iragankorra aplikatzen ahal zaio; koefiziente murriztailea 100eko 100, pertsona fisiko batek PFEZagatik edo Bizilekua Kanpoan dutenen Errentaren gaineko Zergagatik (finkagune iraunkorrik gabe) lortua.

"F" 24/1996 Foru Legearen X. tituluko IX. kapituluko erregimen bereziari atxikitako fondo edo sozietateen bateratzea. Gako honetan ez dira sartuko: partaideak bateratze prozesutik bereizteko eskubidea erabiltzearen ondorioz izaten diren partizipazio itzultzeak.

"E" Atxikipenik eta konturako sarrerarik ez duen ondare gehikuntza edo errenta, betiere aurreko gakoetan berariaz sartu ezin diren eragiketak badira.

"O" Beste kasu batzuk. Gako honetan sartuko dira aurrekoetan sartu ez diren bazkidetze, eroste, eskualdatze eta diru-itzultzearen ohiko kasuak.

143-156 Alfazenb.koa BAZKIDE EDO PARTAIDEAREN ONDAREA HANDITZEA EDO TXIKITZEA - = URTE 1.

"E" motako eragiketarako soilik (Besterentzeak).

Dagokion zeinuarekin jarriko da ondarea handitu edo txikitzearen zenbatekoa, urte bateko epean edo laburragoan sortu bada, eta bazkide edo partaidearen akzio edo partizipazioa besterentzeko eragiketari badagokio.

Eremu hau bitan banatuta dago:

143 ZEINUA: Eremu alfabetikoa.

Partizipazioa besterentzeko eragiketaren ondorioz ondarea txikitzen bada, "N" jarriko da eremu horretan; beste edozein kasutan eremu horren edukia tarte huts bat izanen da.

144-156 ZENBATEKOA: Zenbakizko eremua.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (aitortzailearen 1. motako erregistroko "FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 187z hasten da) zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada ("FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 177z hasten da) zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

157-170 Alfazenb.koa BAZKIDE EDO PARTAIDEAREN ONDAREA HANDITZEA EDO TXIKITZEA - URTE 1 BAINO GEHIAGO.

"E" motako eragiketarako soilik (Besterentzeak).

Dagokion zeinuarekin jarriko da ondarea handitu edo txikitzearen zenbatekoa, urte batekoa baino handiagoa den epean sortu bada, eta bazkide edo partaidearen partizipazioa besterentzeko eragiketari badagokio.

Eremu hau bitan banatuta dago:

157 ZEINUA: Eremu alfabetikoa.

Partizipazioa besterentzeko eragiketaren ondorioz ondarea txikitzen bada, "N" jarriko da eremu horretan; beste edozein kasutan eremu horren edukia tarte huts bat izanen da.

158-170 ZENBATEKOA: Zenbakizko eremua.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (aitortzailearen 1. motako erregistroko "FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 187z hasten da) zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada ("FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 177z hasten da) zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

171-174 Zenbak.koa ATXIKIPEN ETA KONTURAKO SARRERAREN %.

"E" motako eragiketarako soilik (Besterentzeak).

Eremu hau bitan banatuta dago:

171-172 Zenbak.koa Osoko zatia: portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

173-174 Zenbak.koa Hamarrena: portzentajearen hamarrena jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

175-187 Zenbak.koa ATXIKIPENAREN ETA KONTURAKO SARRERAREN ZENBATEKOA.

"E" motako eragiketarako soilik (Besterentzeak).

Bazkide edo partaidearen partizipazioa besterentzeko eragiketan egiten den atxikipenaren eta konturako sarreraren zenbatekoa.

Zeroak jarriko dira ondarea txikitzen denean edo atxikipenik egin behar ez denean.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (aitortzailearen 1. motako erregistroko "FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 187z hasten da) zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada ("FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 177z hasten da) zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

188-250 - TXURIUNEAK

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: A0100682