19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Andosilla II aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko Behin betiko Erabakiaren onespena aditzera emateko.

Andosilla II aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, haren onura publikoa urriaren 23ko 477/1995 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie:

Lehenbizi.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak, 2001eko urtarrilaren 15ean eman Ebazpenaren bidez, Andosilla II aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko Behin Betiko Erabakia onetsi zuen, behin-behineko Erabakian bidezko ziren aldaketak sartu ondoren. Aldaketa horiek 1994ko abenduaren 18ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legeak 43. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko Behin-behineko Erabakiaren inkestaren ondorioz sartu ziren. Halaber, Erabakia argitara ematea erabaki zen, aipatu Legearen 47. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Bigarren.-Lurzati Berrantolamendua egiteko Erabakia jendaurrean paratuko da Andosillako Udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarren.-Hilabeteko epe horretan errekurtso arrunta paratzen ahal da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean Nafarroako Gobernuari zuzendua, nork bere izenean edo beste batek ordezkatuta. Idazkian helbide bat adieraziko da bidezko jakinarazpenak egiteko. Ohartarazten da lurzati berrantolamenduari buruzko erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztea bidezkoa izanen dela baldin eta oinarriekin bat ez badator edo egiteko aginduriko formalitateak hautsi badira, aipatu Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, bi milako martxoaren hamabostean.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.

Iragarkiaren kodea: a0100742