19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Wilson Vincen Berrezueta jaunari arrantza arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 136/00 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

1132/2000 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Wilson Vincen Berrezueta jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Nafarroako Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Villafrancako Sepronak 2000ko uztailaren 2an salaketa jarri zuen.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Wilson Vincen Berrezueta jaunari zehapen espedientea irekitzea, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiroko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urriaren hamaseian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

136/2000 espedientea

1. Salatua: Wilson Vincen Berrezueta jauna. Helbidea: Bardea kalea, 9, Cadreita (Nafarroa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2000ko uztailaren 2an 17:10ean, Ebroko ezkerreko bazterrean, Cadreitan (Nafarroa).

3. Salatutako egintza: arrantza-baimenik gabe arrantza egitea, kanaberarekin.

4. Hautsitako arauak: ustezko arau-hauste hori Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

-Arau-hauste larria, 120.8. artikulua, behar den baimenaren titularra izan gabe arrantza egitea.

5. Zehapen proposamena: arau-hauste larri horretarako, 50.001 pezetako zehapena ezartzea proposatu da, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluari jarraikiz.

Halaber, arrantza-baimena kentzea edo, hala denean, hura lortzeko debekua ezartzea proposatu da, urte batez.

6. Kalte-ordainak: ez dira bidezko.

7. Zehapen osagarriak: ez dira bidezko.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi milako urriaren hamaseian.-Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0100747