19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren urtarrilaren 3ko 13/2001 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

13/2001 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Andrés Céspedes González jaunari 60.000 pezetako (360,60 euroko) isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, Andrés Céspedes González jaunaren aurkako zehapen espedientea ireki da, Corellan 2000ko irailaren 24an egin zen burtziketan izan ziren gertaera hauengatik: arauz kanpoko neurriko burtziak erabili zituen hirugarren eta seigarren zezenak toreatzen ari zela, eta baimendutako banderillak baino gehiago seigarren zezenarekin.

Hurrengoak kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzean, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak egin dira.

Ezinezkoa izan zen zehapen espedientea ireki zela jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Horregatik, Benidormeko Udaletxeko iragarki oholean jarri zen (espedientatuaren azken helbide ezaguna) eta 2000ko azaroaren 29ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu. Espedientatuak ez du alegaziorik aurkeztu emandako epean.

2. Salatutako gertaerak Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduko 64.1 eta 84.5 artikuluek xedatutakoaren kontrako arau-hausteak dira; Erregelamendu hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen. Erregelamenduaren 95.4.i) artikuluaren arabera arau-hauste arinak dira, eta 5.000 pezetatik 50.000ra bitarteko isuna dagokio bakoitzari.

Hortaz, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Andrés Céspedes González jaunari (N.A.N.: 48.324.662) 60.000 pezetako (360,60 euroko) isuna ezartzea guztira.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Andrés Céspedes González jaunari, eta ohartaraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: a0100777