19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

53/2001 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpe dagoen Lizarrako Ospitaleko Larrialdietako Laborategirako erreaktibo biokimikoak 2001. urterako erosteko gastua onetsi eta kontratazioaren adjudikazio-espedienteari hasiera ematen diona (21/2001 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du 2001. urterako erreaktibo biokimikoak erosteko (21/2001 lehiaketa publikoa), ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpe dagoen Lizarrako Ospitaleko Larrialdietako Laborategirako erreaktibo biokimikoak erostea, 2001. urterako (21/2001 lehiaketa publikoa).

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazioaren prezioa: kalkulatu den gastua 6.817.000 pezetakoa da (40.970.99 euro), BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

-Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña).

-Behin-behineko bermea: ez dago.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean jakinaraziko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña), proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hilabete batera.

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39) eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos web-gunean.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaseian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0100872