19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

4/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, azaroaren 2ko 205/1999 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du 190. eredua, honakoetan egindako konturako sarreren eta atxikipenen urteko laburpena egiteko: laneko irabazien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, zenbait jarduera enpresarial eta profesional, sariak eta zenbait errenta inputazio. Horrez gain, onesten ditu diseinu fisiko eta logikoak eredu horren barrengo orrien ordez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak jartzeko.

Abenduaren 30eko 635/1999 Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatu zen. Baso jardueretako irabazientzat 100eko 2ko atxikipena ezarri zen; informazio hori 190. ereduan txertatu behar da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Ekonomi eta Ogasun kontseilariak 190. eredua onesteko azaroaren 2an emandako 205/1999 Foru Aginduaren lehenengo ataleko 1 zenbakiko b) letra aldatzea. Honela geldituko da:

"b) Jarduera enpresarial eta profesionalen irabaziak:

Soil-soilik jarduera profesionalen, nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko jardueren ordainsari direnak Zergaren Erregelamenduko 78. artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta Erregelamendu horretako 64.2.b) artikuluak aipatzen dituen irabaziak, jarduera enpresarial eta profesionalek sortuak badira".

Bigarrena.-Aldatu egin da 190. eredua zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoetako "2. motako erregistroa: jasotzea" eremuaren 78. idazguneko H klabea. Ekonomi eta Ogasun kontseilariaren azaroaren 2ko 205/1999 Foru Aginduaren II. eranskinean dago. Honela gelditu da:

"H. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako irabaziak."

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren deklarazioei aplikatuko zaie.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: a0100681